Artxiboa gaika: Euskal Herrittik zir

ABERRI EGUNEKO bixamona

Bat baño gexa burukomiñaz esnatu de onezkeo, beste asko lo daz ondiokan, bat baño gexa edo barran biharrin (portu ez da Euskal herrixe) edo ogi dendan biharrin, edo taberni zabaldu bir… bañe gehixenok atzoko egune ospatu gendun.

IRUÑA jun ginanok mordo bat ixan giñan:

P1040884

P1040883

P1040886URDUÑAn be azkanak emoten daz gaur, eta bertatik bixaldusku atzo atatako argazkixak, XABIER LOPEZei eindako omenaldixe:

2013-03-31 12.44.59Beste hau, bertan egondako ONDARRUKO delegaziñoin zati bat

IMG-20130331-WA0002eta epeleta, pilak kargatea jun dizenak be asko ixan diz, Benidorm, Salou, Landak,… harek be ospatu dabe ABERRI EGUNE, inguru hartatik argazki hau bixaldu dozkue:

20130331_140731

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

Chavezen omenez, Bolibarren

Ondarrutarrok Ziortza-Bolibarren egon gaz, Simon Bolibarren monolitun azpixan Hugo Chavez omentzen. Venezuela eta Hego Amerika justuaua eta solidaxuaua einddaben komandantiai omenaldixe ein, eta beran ideakin bat einddou. Eskerrik asko Chavez!

2013-03-10 13.10.52

2013-03-10 13.36.32

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

UDALBILTZAko ekitaldixan be egon ga

Eta LIZARRAn erakutsi douen lez, DONOSTIn be eongaz UDALBILTZA barriko ekitaldixan

udalbiltza.JPG5

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

Ondarruko gazte bat Audientzixa Nazionalea, 2009ko Antzar Eguneko gertakarixakatxik

Ondarruko gazte batek (Lekatxoko beste gazte batzukin batea) epaiketi eukiko dau irailan 20 eta 21in Audientzixa Nazionalin, 2009ko antzar egunin Lekatxon gerta zinakatxik.

Gogoratuko dozuen modun, Ertzainak presun argazkixak kentzea sartu zin txosneta pelotazoka. Gero istiluk egon zin, eta gazte batzuk atxilotu zitxuezen. Egon zin istilun arduradunak horretxek gaztiok dizela dinue ertzainak. Jenti parrandan dan lekun pelotazoka sartu, eta gainea istilun errudun beste batzuk dizela esan? Ta gainea, Audientzixa Nazionalea bixaldu gaztik, terrorismu eibela esanda? Hauxe da “gure” ertzainan benetako ixati…

Epaiketin barri emoten jarraitxuko dou.

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

Gure ahaldun nausixe bai graziosu!

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

This is not Spain!

Geure lagun Jonek bixaldu dosku hau argazkixau. Arraten atataku de, “Vuelta a España” pasa aurretik atataku de. Vuelta a Españak juti daukela bueltan Españire!

Eskerrik asko Jon, eta segi bixaltzen zeuen argazkixak!

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir, Kulturi eta kirolak atalean

Atzo Bilbon be egon ginan: Murrizketarik ez!

Atzo Bilbon be egon ginan ondarrutarrok, Murrizketan kontrako manifestazinoin. Hamen argazki batzuk:

 

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

Zapatun, Anoetan egon ginan

Zapatun, ondarrutar asko egon zin Anoetan, emakumezkun euskal selekzinoi animaten. Tartin, andrabandakuk be bai. Gora euskal selekzinoi eta gora emakumezkun euskal selekzinoik!

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

Iberdrolak Bizkaixan ZERO € ordaintzen dau

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean

Espainia eta Frantziarekin hitz egiteko ordezkaritza izendatu du ETAk

Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketa zuzenak abiatzeko ordezkaritza izendatu du ETAk, France Presse berri agentziari bidalitako agiri batean dioenez. ETAk gogoratu du iazko urrian Aieteko Konferentzian elkarrizketa eta akordioaren beharra nabarmendu zutela, ETAren eta gobernuen artean gatazkaren ondorioak gainditzeko, eta euskal eragileen artean bake egoera egonkor eta iraunkorra sortzen lagunduko duten akordioak erdiesteko. Konferentziatik hiru egunera jakinarazi zuen ETAk jarduera armatua behin betiko bukatu duela. ETAk uste du Aieteko Adierazpena bere osotasunean garatzeko baldintzak badaudela oraingo agirian eta gaineratu du bere deiari bi gobernuek luze gabe erantzun positiboa eman beharko lioketela.

NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak maiatzaren 4an zioen ETArekin harreman zuzena izan berri zuela eta hark esan ziola prest dagoela bi gobernuekin su-etenaren egiaztatze fasea atzean utzi eta behin betiko irtenbideak emateko fasera igarotzeko. Mezu hori zabaldu zuten egiaztatzaileek Bilbon, Euskal Herriko alderdi politiko eta gizarte eragileekin egindako bileretan.

ETA: Europako komunitateak eta Europako instituzioek zabaldutako prozesua babesteko eta sustatzeko erronka dute, Europako bihotzean dirauen gatazka historiko honi behin betiko konponbidea eman ahal izateko. Hori da ETAren nahia eta konpromisoa.

Utzi erantzun bat

Euskal Herrittik zir atalean