Goxaldeko kroniki – Gabaz kontzertuk eta bideo proiekzinoik egon diz, eta on danak lo. Bixar gexa. Eutsi gero!
22:00 – Afaxe prest, eta gaba alamedan pasateko be listo!
Argazkixe: @uurruzuno
19:20 – Hurrengo ordutako egitarau preparaten dabiz
18:00 – Bazkaldu eta gero, jentik alamedan jarraitzen dau. Herritxarrai deixe etxen dabiz, gabaz alamedan lotan geatzeko.
Afaxe preparaten hasi diz!
Argazkixe: @uurruzuno
15:00 – Euskal Herrixe Ondarrure beeire:
Naiz.info – Ondarroan osatutako herri harresian da Urtza Alkorta
Berria.info – Urtza alkorta babesteko Askegunea osatu dute Ondarroan
Argia.com – Urtza Alkortaren inguruan herri harresia osatu dute
Info7.com – Urtzari elkarrizketa
Eitb24.com – Urtza Alkorta rodeada del muro humano para evitar su detención
Twitter – #Herriharresia
14:30 – Zurrumurruk baretute, lasaitxasune barriro Alamedan
Argazkixe: @uurruzuno
13:55 – Zurrumurruk zabaldu diz, ertzainan kuartelin mobimientun hasi ei diz
13:05 – Alamedi jentez gainezka
Argazki esanguratsu de goixan agertzen dana, URTZA ALKORTA ta MARIBI UGARTEBURUn atzin JOAN ARANTZAMENDI agertzen da, 90 urte ondo eindako gixona, 1936xan Eusko gudarixe ixandaku. Belaunaldi desberdiñak, helburu bakarra.
Argazkixe: @uurruzuno
Argazkixe: @axierL
12:55 – Aila da Urtza Alameda
Argazkixe: @iontelleria
12:50 – Lehenengo asanbladi einddabe, harresixan funtzionamendu azaltzeko
Argazkixe: @iontelleria
12:20 – Hasi de Hitzan zuzeneko emisinoi
Argazkixe: @uurruzuno
11: 10 – Alamedi itxuri hartzen du
Argazkixe: @uurruzuno
11:00 – Ertzainak Alamedan daz zain. Guardia Zibilak kontrolak ipitxuez herri sarreretan.
9:00 – Institutuko ikaslik, Urtzai babesa emoten