Maiatzak 11 ( zapatu) PELOTA PARTIDUK Ondarruko frontoin!

Herriko kuadrilla batek antolatute (AMETZAko kuadrilli), herriko frontoin PELOTA partiduk ikusteko aukeri eukikou Maiatzak 11an goxeko 11etatik aurrea. Bi eratako ikuskizune eukikou, bata palaz, BELARRI-TRONTXO bikoti MENDIBE- TXIRLOIn aurka eta besti eskuz MIKEL GOÑI-JUANTXO KOKA bikoti OIER BENGOETXEA-A. ESNAOLAn kontra. Ikuskizun mundial hau ikusteko 10 euro ordaindu biko da eta sarrerak KURIKE dendan ahalko dozue eskuratu. Bertan egunin be aukeri eukikozue erosteko bertan frontoin (beti be, gelditxu badiz). Ataten dan diru, ARNASA elkartintzako ixango da beraz ikuskizun zoragarrixe ikusiaz ARNASAntzako laguntza itzala ahalko dozue emon.

Martxoak 31 (domeki) Danok ABERRI EGUNEA IRUÑA, NAZIOA GARA!

Datorren domekan (M-31) Euskaldunok ABERRI EGUNE ospatzen dou ta hori dala ta Ezker Abertzalik IRUÑA juteko deixe etxen dau NAZIOA GARA lelopin. Burujabetzin aldeko aldarrikapenak etxea jungo gaz, eta ospatzea be bai (zeatxik ez). Ondarrutik autobuse atako da berta juteko, emon ixenak ALAI eta ANAITASUNA tabernetan edo EH Bilduko Bilgunin. Autobusak 9:00xetan Zaldupetik urtengo dau. Emon ixenak lelengotik! Horreaz batea gogoratu domekan Ikurriñak iseitxi etxeko leihutan.