Guazen jaxetan alkar errespetatea!

9

Kalitan agertu dizen muralak hari luzi daz ekarten. Interneteko eta mobiletako sare sozialetan bolo bolo dabil gaxe. Eta geuk be mezu asko jaso douz, eta ondo pentsa bir ixan dou zer publika eta zer ez.

Atzo jaso gendun lehenengoko mezu, esaten hilan 13an mutil bat murala ein daben neska bateaz sartu zala, guapa deitzen eta molestaten, eta egoera oso biolentu sortu bala. Handik ordu batzuta mezu bardine zabaldu zan mobiletatik, mutile zein zan eta zer eiban esaten.

Mutilan ikuspegixe ezautzeko aukeri be euki dou, interneteko sare sozialan bidez. Beran ustez mural bat etxen daben pertsona batek kritikak jasoten jakin bileuke.

Guk pentsaten dou duda baik muralak kritika ein bir dizela, eta kontrako kritikak be entzun ein bir dizela. Baine eraso pertsonalik ez dakarren mural batei ezin gako erantzun eraso pertsonal bateaz. Eztabaidi eta kritiki bai. Atake pertsonalik ez.

Beste alde batetik, peni emotesku eztabaidi desbideratu ein dalako. Emakumik jasoten daben biolentzixin kontrako pintadak herrixan agertu eta eztabaida guzti zentra da ia guapa deitxu leiken edo ez diskutiutea.

Gauza bat da lagun batei esati oso mutil edo neska guapu dala; beste gauza oso diferente bat da gabaz neska baten atzetik ibiltxi guapa deitzen eta baboseaten, natxe neskik kasoik ez ein.

Bigarren situazinoi askotan gertaten da eta emakumin kontrako biolentzixi de duda baik. Eta bai, horren aurrin emakumik defendiuteko eskubidi dauke.

Amaitzeko, nahi dou esan honen temin ingurun dakazuen iritzixak argitaratzeko prest gazela, beti be atake pertsonalik ez dan bitxartin.

Ondo ondo pasa andramaxak, eta alkar errespeta.